XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek baditu hasieran esan bezala gutxienik bi erantzun neuropsikologiko.

Batetik, pentsa daiteke hiztunak bere bi hizkuntzetako bat erabiltzen duenean bestea automatikoki indargetzen dela interferentziarik ez gertatzeko.

Honen bitartez azalduko lirateke berreskuraketa selektiboak, segidazkoak eta aurkakoak (Paradis; Lecours-ek, 1979.ean).

Nahiz eta hizkuntza batean mintzatzen ari den bitartean bestea indargeturik egon, hizkuntza honen ulermena ez da inoiz ere indargetzen.

Izan ere elebidunak ezin aukera baitezake ez-ulertzea.

Hau dela eta hain zuzen ere, zenbaitek pentsatu du, bi sistema zirela: bata ulermenerako eta bestea adierazpenerako (Albert eta Obler-ek, 1978.ean).

Bat-bateko itzulpenak ez du azken arau hau betetzen, une berean bi hizkuntzak ari baitira erabiltzen eta parekoak batetik bestera eskaintzen etengabe; beraz ezin esan dezakegu kasu honetan hizkuntza batetan ari den bitartean bestea indargeturik dagoenik.

Badirudi zaila gerta daitekeela bat-bateko itzulpenean pareko esaldi bat aurkitzea, itzuli beharreko esaldia epe laburrerako oroimenean (ELO) gordetzen den bitartean (hau da, bai esanahia zein forma edo eitea).

Hau gainditu ahal izateko estrategia bat, epe laburrerako oroimenetik (ELO) jatorrizko hizkuntzatik esaldia aldentzea izan daiteke eta esanahia bakarrik gordetzea; honela, mezua bigarren hizkuntzan lehenengoaren interferentziarik gabe eman daiteke.

Itzulpenaren zailtasuna azaltzeko bigarren modua, kasu patologikoetan batez ere eta beti ere afasia jasan aurretik subjektua itzultzeko gai bazen eta ohitura bazuen noski, hizkuntza batetik bestera esanahiak itzultzerakoan eraikitako lokerak bereziki biltzen dituen zirkuituen indargetzea lekarke (Paradis-ek, 1.984.ean).